ESP
sábado, 17 de febrero de 2018
Ecos de la Fiesta: DON BOSCOREN FESTA FLOREAGAN
- Por: Juan Inazio Sudupe
05/02/2018 - 90 Visitas


Ekintza ugari izan dira aurten Floreaga ikastetxean Don Boscoren festa ospatzeko. Urtarrilaren 25ean, Don Bosco Astearen hasieran, Alvaro Neil, “Biciclown”, izan genuen DBHko ikasleei hitz egiten. Alvarok munduari bira eman dio bizikletan, 14 urte eta 200.000 kilometroko bidean. Oso interesagarria izan zen bere bideoa ikusi eta bere hausnarketa zuzenean entzutea.


 

26an gure artean izan genuen Sergio Gómez. Gaixotasun arraroen ikerketarako diru bilketa egiten aritu da urte luzez, tapoiak biltzen. Orain Azpeititik Erromako Batikanora bizikletan joango da martxoaren 1etik 22rainoko bidaian. Sentsibilizazio bikaina egin zigun, LHko ikasle eta irakasleoi.

27an Don Boscoren omenezko afari ederra egin genuen Joseba Jatetxean. 35 lagun elkartu ginen. 

28an Ikasle Ohien Batasunaren festa izan genuen. Meza izan zen Floreagan eguerdian, Alai Batzako koroa kantari. Ondoren, talde argazkia eta bazkaria bikaina izan ziren Hotel Loiolan. 

29an DBHkoentzat Bertso saio bikaina eskaini ziguten Aitor Sarriegi eta Alaia Martinek. Asko gozatu genuen Don Bosco aretoan. Bi bertsolariak ia isildu gabe aritu ziren ordubete pasa. Ondo moldatu ziren ikasle gazteen egoerara.

30ean Jokin Linaza etorri zen goizean. Udan Kolonbian egon zen boluntario, Medellineko Ciudad Don Boscon. Bere esperientzia partakatu zuen gurekin, eta gu ere mundu hobe baten alde aritzera gonbidatu gintuen, ahal dugun neurrian.

Arratsaldean, Txan Magoa izan zen Baztartxo udal aretoan. Haur Hezkuntzako 3 urteko umeetatik hasi eta LH 6ko neska eta mutilek Baztartxo ia bete zuten, Txanen magiaz eta umoreaz gozatzeko. Ikuskizun bikaina izan zen.

31n, Don Bosco egunean, eskolara etorri dira ikasleak, baina ez klase normalak edukitzera. Goizean elizkizunak izan dira. Egunean zehar, berriz,  pelikulak eta txapelketak. Astea zehar jokatu den Urola eta Kakute taldeen arteko norgehiagokak egun honetan izaten du garailea. Festa handiak antolatu ditugu, Don Bosco santuaren jaia handikiro ospatzeko. Zorionak guztioi!!

 


 

En el Colegio Salesiano de Floreaga – Azkoitia ha realizado muchas actividades interesantes para celebrar la fiesta de Don Bosco. 

El jueves 25 dio comienzo a la Semana de Don Bosco, “con una charla que Alvaro Neil, “Biciclown” ofreció a nuestros alumnos-as de la ESO. Su vuelta al mundo en bicicleta duró 14 El viernes 26, Sergio Gómez habló a alumnos-as y profesorado de Primaria. Lleva años colaborando en la financiación de la investigación sobre enfermedades raras, a raíz de la enfermedad de su hijo Santos.

Además de la recogida de tapones de plástico para su reciclado, ahora se propone viajar en bicicleta desde Azpeitia (salida el 1 de marzo) hasta Roma – Vaticano (22 de marzo), con sus amigos Omar (fisioterapeuta) y Pedro (conductor del coche de apoyo)”.
 

El calendario estaba lleno en esos días: El 27 una cena en honor de Don Bosco en el Restaurante Joseba, con 35 comensales. El 28 celebramos la fiesta de la Unión de los Antiguos Alumnos de Salesianos de Floreaga de la primera época (1938-47), con misa, foto de grupo y sulucenta comida en Hotel Loyola. El 29, los bertsolaris Aitor Sarriegi y Alaia Martin deleitaron a alumnos y profesores de la ESO. Ofrecieron un espectáculo brillante, bien adaptado al auditorio.  

El 30, Jokin Linaza contó su experiencia de voluntariado en Ciudad Don Bosco, de Medellín – Colombia en el verano del 2017. Destacó la labor de prevención en los barrios altos (Derecho a Soñar), el programa Dejando Huellas de Amagá que ayuda a niños-as de familias de mineros del carbón y la reinserción de ex-guerrilleros en el centro de protección CAPRE (Construyendo Sueños), El 30 a la tarde, el Mago Txan hizo las delicias de los niños-as de Infantil y Primaria en el salón municipal Baztartxo, en un hermoso espectáculo de magia y humor. 

El día 31, tas celebraciones religiosas, los juegos y campeonatos, película, … un sin fin de actividades para celebrar al gran santo de los jóvenes San Juan Bosco. 

Más momentos de esa fiesta desde ESTE ENLACE

Adjuntos
Buscador

 
Últimas Noticias

Así lo afirma el Inspector, Juan Carlos Pérez Godoy, en un comunicado enviado a todas las Casas de S ...
Todas las secciones han vibrado en torno a la fiesta de D. Bosco. Los de Infantil y Primaria, además ...
Hoy Miércoles de Ceniza, comienza la Cuaresma, un tiempo favorable para nuestra vida de creyentes. ...
El pasado martes 6 de febrero, alumnos y alumnas de primero y segundo del Ciclo Superior de Diseño ...
Cytycentro de Ciudad de los Muchachos en Vallecas (Madrid) ha realizado su viaje anual y nos lo cuen ...
La empresa alemana ofrecerá formación en control numérico computarizado (CNC) de máquinas herramient ...
 

Dosatic S.L. © 2018
Site desarrollado por DYNAMO 3.5

Política de Privacidad